lunes, 22 de enero de 2018

ALBERTO ZERAIN, GURE OROIMENEAN

Urtarrilak 18an, Arabako "Txotx Garai Berria" ospatu genuen ITURRIETA  SAGARDOTEGIAN.
Aurtengo txotx-a ,  ALBERTO ZERAIN, Mendizale haundiaren homenez ospatu dugu. Arabatar eta Euskaldun guztientzat, mendizale eta pertsona ahaztezina.

 
 Alberto Zerain Berasategi (Gasteiz, Araba, 1961eko abuztuaren 20a - Nanga Parbat mendia, Pakistan, 2017ko ekainaren 24a) Euskal mendizalea zen.

 Marcelo Zerain pilotariaren semea, 1993an Everest mendia igo zuen, eta gailurrera iritsi zen lehen arabarra izan zen, baita Juanito Oiarzabal mendizale gasteiztarraren aurretik ere.

2017an bere ibilbideko 10. zortzimilakoa zapaldu zuen.

2017ko ekainean Marino Galván argentinar goimendizalearekin Nanga Parbat zortzimilakoa igotzeari ekin zioten eta haien arrastoa galdu zen.

 
Goizean, Jon Zerain (Alberto Zerainen semea) eta bere lagun bat izan genituen gonbidatu berezi gisa. Bera izan zen, kupelak ireki  eta sagardoa dastatzen lehena.ALBERTO ZERAIN-ei homenaldi gisa, Jonek , sagarrondo bat landatu zuen Orixol eta Anboto mendien magalean. Zoragarria izan zen beraien konpainia eta eskerrak eman nahi dizkiegu erakutsi zuten lagun arteko izaeragatik.

Sagarrondoa landatu duzue
 gure etxe apal honetan,
 eta mendiz babestutako lurrak
oparo emango dizue uzta!
Ongi etorriak izango zarete 
paraje honetara
fruitua nola hazten den ikustera
baina ez da sekula izango
Aitak hazitakoa, besain ona!!

Mila esker familia eta lagunei...
ITURRIETA SAGARDOTEGIA

1 comentario:

Unknown dijo...

Oso olerki polita eta hunkigarria.
Landatutako hazia handi eta sendo hazi dadin espero dut
Ambotoko Marik babestutako lurretan hazten diren Iturrietako Sagar goxoak bezala, denok goxatu dezagun bertako Sagardoa.
Iturrietako paraje zoragarrian ikusiko gara laister.
Denboraldi ona izan dezazuen opa dizuet.