viernes, 14 de septiembre de 2012



TXALAMAKO Taldea

Bihar txalaparta doinuak ekarriko ditu Txalamako taldeak Iturrieta sagardotegira

2012-09-14 08:45:29 Jokin Bereziartua
Uda agurtzeko kontzertu berezia antolatu dute biharko Iturrieta sagardotegian (19:30). Gasteizko taldea da, 1998an sortua. Araban txalapartaren gainean dagoen ezjakintasunak bultzatuta, euskaldunon antzinako komunikabide hori ezagutzera emateko sortu zen eta 14 urte bete dituzte dagoeneko, "tinko eta etsi barik, egur horien doinuak gero eta presenteago egon daitezen gure herrialdean". Hala, kontzertuak ematez gain, ikastaroak eta bestelako hainbat ekintza antolatzen dituzte, txalaparta ahalik eta gehien hedatzeko.

No hay comentarios: