jueves, 13 de enero de 2011

TXOTX GARAIA ARABAn

ASSE (Arabako Sagar eta Sagardogileen Elkartea) urte hasiera guztietan bezala, urtarrilaren 20an, 2011ko Arabako Sagardo Berriaren Eguna ospatuko dugu.
Ekitaldia arratsaldeko 7:30ean izango da, Aramaioko Iturrieta Sagardotegian.

Aurtengo gonbidatu berezia "KORRIKA 2011” izango da. Edurne Brouardek (Korrika 2011ko arduraduna) eta Mertxe Mujikak (AEK-ko arduradun nagusia) zabalduko dituzte kupelak.


Araban, poliki baina lan polita egiten ari gara Arabako sagarretatik kalitatezko produktu bat ateratzeko. Horrexegatik, Arabako Sagardogileok animatzen ditugu arabarrak edari goxo eta natural hau dastatzera.

Besterik gabe, ONDO PASA!
A.S.S.E. (Arabako Sagar eta Sagardogileen Elkartea)

No hay comentarios: