Ostiral gauean ospatu zen, Hala Bedi irratiak eta Arabako Bertsozale Elkarteak, azken 3 urtetan antolatu duten Bertxoko Sariketaren final handia Aramaioko Iturrieta sagardotegian. Astelehenerako afaltzeko zeuden 96 lekuak hartuta zeuden, Gasteiztik autobusean etorri ziren asko eta bertsolari bakoitzak bere afizioa ere ekarri zuen. Afal ostean ere herriko eta bestelako jende dezente hurbildu zen saioa ikustera. Sagardotegia bete bete eginda zegoen, ehun bertsozale ingururen berotasunean. Hala Bedi irratiak zuzenean emititu zuen, 3 hizlarien bitartez
No hay comentarios:
Publicar un comentario